Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Iruri Altzerreka garaitarrak irabazi du Arrigorriagako kanporaketa

Anboto 2023ko urr. 15a, 19:51

Zuzenean sailkatu da finalerdietara, eta Berrizko saioan kantatuko du, azaroaren 11n

Gaur arratsaldean Arrigorriagan izandako saioan Durangaldeko bi bertsolarik parte hartu dute. Iruri Altzerreka garaitarrak 475 puntu eskuratuta saioa irabazi du. Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak berriz, 441 puntu lortu ditu eta laugarren postuan sailkatu da.

Honako hau izanda Arrigorriagako saioaren sailkapena:

Iruri Altzerreka (Garai) 475 
Josune Aramendi 470 
Lurdes Ondaro 453 
Garikoitz Sarriugarte (Zaldibar) 441 
Inazio Vidal 436,5
Iker Uriarte 431 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!