Tabirakoko eta Zornotzako talde nagusien arteko lehenengo derbia durangarrentzat izan da

Anboto 2023ko urr. 11a, 10:32

Tabirakoren eta Zornotzaren arteko derbiko irudia. Luis Iturrioz

Tabirakok eta Zornotzak aurretik sekula ikusi bako derbia jokatu zuten joan zen asteburuan Durangon.

Klub bietako talde nagusiak lehenengoz aritu ziren elkarren kontra joan zen asteburuan. Izan ere, Zornotza lehenengoz dabil Lehen Nazional Mailan. Biak lehenengo jardunaldian garaipena lortuta heltzen ziren derbira. Partidu estu batean, Durangoko kluba nagusitu zen: 61-56. Lehenengo laurdenean pare-parean ibili ziren (12-13) eta bigarrenean aldetxoa hartu zuen Tabirakok: 30-23. Bigarren zatian Zornotza behin baino gehiagotan hurreratu zen markagailuan, baina azkenean etxean geratu zen garaipena. Horrela, Tabirakok Kopako errebantxa hartu zuten. Izan ere, irailean Zornotzak Tabirako kanporatu zuen kopako final-zortzirenetan.

Tabirakok gaur arratsaldean bertan jokatuko du ligako hurrengo partidua. Errioxan izango da, Najerilla taldearen kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!