Kepa Arroitajauregiren oroimenezko trinkete txapelketa nobedadeekin dator bai paleta goman eta baita eskupilotan ere. Paleta goman, gizonen eta emakumeen txapelketa bana barik, bakarra antolatuko dute bikote mistoekin. Ikusleentzako erakargarriagoa den formatua delakoan hartu dute erabakia Tornosolo pilota elkarteko antolatzaileek. Zortzi bikoteen artean eskualdeko hiru ordezkari daude: Kepa Urien abadiñarra, Iker Agirresarobe elorriarra eta Mikel Garcia mallabiarra; Nagore Martin, Amaia Espinal eta Laura Saez izango dituzte bikotekide, hurrenez hurren.
Esku pilotan, Ipar Euskal Herritik pilotariak ekartzea gatxa dela ikusita, inguruko gazteen aldeko apustua egitea erabaki dute. Sei pilotari ibiliko dira lehian, euretako hiru eskualdekoak: Ipar Euskal Herrian gero eta gehiago jokatzen dabiltzan Ibai Arroitajauregi iurretarra eta Iker Escamez abadiñarra, eta, Koldo Bikandi iurretarra. Seikotea Unax Ramirez sopelarrak, Sergio Sainz galdakoztarrak eta Jon Jara hernaniarrak osatzen dute.
Kanporaketak barikuro
Kanporaketak barikuro jokatuko dira, 18:30ean, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Lehenengo jardunaldia bariku honetan da. Paleta goman partidu bi daude. Zulaika-Holguin/Arrieta-Ardanaz eta Garcia-Saez/Espinal-Aguirresarobe. Esku pilotan Iker Escamezek Sergio Sainzen kontra jokatuko du. Modalitate bietako finalak urriaren 28an jokatuko dira.
Amaieran, ohiko sariez gainera, 'Kepa Arroitajauregi' saria ere emango dute. Kepak ordezkatzen zituen baloreak ondoen islatu dituen pilotariak jasoko du.
Txapelketa Tornoloso pilota elkarteak antolatzen du Mankomunitatearen, Abadiñoko Udalaren eta Munduko Pilota Batzarraren laguntzarekin.
JARDUNALDIAK
IRAILAK 29
- Paletan goman: Zulaika/Holguin-Arrieta/Ardanaz eta Garcia-Saez/Espinal-Agirresarobe.
- Esku pilotan: Iker Escamez/Sergio Sainz.
URRIAK 6
- Paleta goman: Ibañez-Asurmendi / Arana-Galdos eta Urien-Martin/Aboitiz-Gorostiaga.
- Esku pilotan: Ibai Arrroitajauregi/Unax Ramirez.
URRIAK 13
- Paleta goman: Lehenego partiduko irabazlea hirugarren partiduko irabazlearen aurka.
- Esku pilotan: Jon Jara irailaren 29ko irabazlearen kontra.
URRIAK 20
- Paleta goman: bigarren partiduko irabazlea laugarren partiduko irabazlearen aurka.
- Esku pilotan: Koldo Bikandi urriaren 6ko irabazlearen aurka.
URRIAK 28: Finalak.