Alpino Tabirak Durangaldeko Gandorrak mendi irteera antolatuko du urriko lehen domekan, urtero ohi duen legez (aurtengoa 54. aldia da). Aurten Udalatx mendizerratik ibiliko dira. Udalatxeko hiru tontorrak igaro eta, bueltako bidean, Besaidera igotzeko aukera egongo da.
Ibilbideak 13 kilometro ditu, 1040 metroko desnibel metatuarekin. Irteera Durangon izango da, 08:00etan, Olleria kalean, non, parte hartzaileak autobus batek jasoko dituen Elorrioko Iguria auzora gerturatzeko. Geltokian bertan banatuko dira partehartze txartelak, 07:30tik aurrera.
Ibilbidea Arrazolako El Topen amaituko da eta mendi taldeak hamaiketako txiki bat prestatuko du. Durangora nor bere kabuz joan behar da. Antolatzaileek Arrazolako elizatik orduro irtetzen den lineako autobusa gomendatzen dute.
Izena emateko epea irailaren 28ra artekoa da. Egunean bertan ez dute izen-ematerik onartuko. Apuntatzeko hiru bide daude: Durangoko Alpinoren lokalean (Goienkalea, 9) astearte eta ostegunean, 19:00etatik 20:00etara; ordutegi berean 94 620 31 53 telefonora deituta ala alpino@alpino-tabira.org helbidera idatzita.
Partaidetza 100 lagunera mugatuta dago eta parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da mendian federatua egotea.