Bariku gauean Richter eskalako 6,9 graduko lurrikara bat izan zen Marokon, eta gutxienez 2.000 lagun hil eta beste horrenbeste zauritu ditu. Nazioarteko hainbat GKE erreskate lanetan laguntzen ari dira, eta horiez gainera, herritarrek ere jarri dituzte elkartasun ekimenak martxan, besteak beste, Patricia Laiseka argazkilari durangarrak. Argazkilariak etxetik jaso du herri marokoarrekiko adeitasuna. "Gurasoek bertara bidaiatzen zuten, eta etxean beti transmititu didate herriarekiko maitasuna eta kultura". Laisekak berak Marokorekiko harremana estutu du azken urteetan, eta hainbat proiektu ere martxan jarri ditu. "Duela bost urte hasi nintzen bertara bidaiatzen, eta gero eta jende eta leku gehiago ezagutu ditut; Essauira lan truke baten bidez ezagutun nuen, baita bertako argazkilari kolektibo bat".
Argazkiak aukeratu eta informazio gehiagorako, +34 625 381 989 telefono zenbakira deitzeko esan du Laisekak.