Aurten 60 urte egingo dituzten durangarrei eta iurretarrei bideratutako kinto bazkaria antolatu dute irailaren 30ean

Anboto 2023ko ira. 12a, 09:00

Irailaren 20ra artekoa da izena emateko epea.

Itziar Albizuri eta Karina Leaniz 1963an jaiotakoak dira. Lehenengoak 60 urte eginak ditu eta bigarrenaren urtebetetzea urrian izango da. Bizitzako ziklo berriaren hasiera islatzen duen zenbaki borobila lagunartean ospatu gura dute eta horregatik 1963an jaiotakoei bideratutako kinto bazkaria antolatu dute irailaren 30eko zapatuan. Durangarrei eta iurretarrei bideratutako deialdia da.

Horrelako bazkari bat antolatzen duten lehenengo aldia da. Herri hauetan kinto bazkari asko daudela diote, baina, dakitela, ez dago 60 urtera begirakorik eta antolatzera animatu dira.

Momentuz 100 lagun inguruk eman dute izena. Interesatuek irailaren 20ra arteko epea dute apuntatzeko honako telefono zenbaki bietan: 747 448 359 / 619 028 574.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!