Irailaren 15era bitartean ipini daitezke argazkiak ANBOTOren argazki lehiaketan

Anboto 2023ko uzt. 26a, 10:20

Iazko irabazlea, 'Kapadokya' (Gemma Uribelarrea).

Bederatzigarren urtez, ANBOTOk bere irakurleen argazkilari senari bidea eman eta udako argazki lehiaketa martxan ipini du. Aurten ere arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunean ipini beharko dituzte argazkiak, irailaren 15a baino lehenago. 

Lau irabazle egongo dira. Epaimahaiak irabazle bi aukeratuko ditu, eta publikoak beste bi. Publikoaren saria webgunean egindako bozketa bidez erabakiko da, irailaren 16tik irailaren 22ra. Beraz, epe horretan botorik gehien jasotzen dituzten argazkiek jasoko dute publikoaren saria.  

Sari interesgarriak 
Sariak honako hauek izango dira: Smartbox bat eta Databostek emandako bluetooth aurikularrak (epaimahaiaren saria) eta egonaldi bat Garaiko landetxean eta Errigoraren otzara bat (publikoaren saria).

Lehiaketako oinarriak
Lehiaketako oinarriei dagokienez, parte hartzaile bakoitzak gehienez lau argazki ipini ahalko ditu, kategoria bakoitzeko bi. Eta munduko edozein tokitatik ipintzeko aukera izango du. Horrez gainera, lehiaketan parte hartzeko aurkeztuko diren argazkiak aurtengoak zein edozein udatakoak izan daitezke. Beraz, udan argazkiak ateratzeko gonbita egiten dizue ANBOTOk.

Durangaldeko argazkien lehiaketan parte hartzeko sartu hemen.
Durangaldetik kanpoko argazkien lehiaketan parte hartzeko sartu hemen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!