Tourra Durangaldean

Tourra gertutik jarraituko duzu? Bidali argazkiak ANBOTOra

Anboto 2023ko eka. 30a, 14:00

Bidali zure argazkiak 688 635 041 telefono zenbakira. Jasotako irudi guztiekin argazki galeria bat osatuko dugu. 

Tourrak ikusmin handia piztu du Euskal Herri osoan eta baita Durangaldean ere. Bihar hasiko da lehenengo etapa, Bilbotik. Ibilbideak 185 kilometro izango ditu eta Bizkaiko hainbat herri gurutzatuko ditu. Bigarren etapak Gasteiz eta Donostia batuko ditu. Eta hirugarren etapak Durangaldea bete-betean igarako du, uztailaren 3an. 

Hainbat herritarrek Tourra gertutik jarraituko duzue, eta ANBOTOk jasotako irudiekin argazki galeria bat osatuko du. Beraz, bidali zure argazkiak 688 635 041 telefono zenbakira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!