Durangaldeko LGTBI+ komunitateak kaleak hartuko ditu gaur, "biolentziaren gorakadari" erantzuteko

Anboto 2023ko eka. 28a, 09:43

Eskuin muturra "oldartzen" dabilela iritzita, Durangaldeko LGTBI+ komunitateko kideek elkar antolatzera deitu dute. Eskualdeko kideak Abadiñon mobilizatuko dira gaur, manifestazio bateratuan. Martxak 19:00etan irtengo du Laboral Kutxatik.

Ekainak 28 ditu. Gaurkoa Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Durangaldeko LGTBI+ komunitateko kideek kaleak hartzera deitu dute. Diotenez, eskuin muturra "oldartzen" dabil, eta "faxismoaren aurpegirik latzenak gero eta hurbilago" daude. "Biolentziaren gorakada" horri erantzuteko asmoz, elkar antolatzera deitu dute: "Ezinbestekoa da Durangaldeko eta Euskal Herriko mugimendu transmaribibolloa saretuta egotea, faxismoari eta zisheteroarauari aurre egin nahi badiegu", azaldu dute. Hori dela eta, eskualdeko manifestazioa Abadiñon egingo dute gaur. Manifestazioak 19:00etan irtengo du Laboral Kutxaren paretik. Mobilizazioaren bukaeran Sokolé taldearen perkusio saioa izango dute Pino plazan, eta pintxo-potea Isiotu Kultur Elkartean.

Bestalde, Berrizen karaoke mamarratxoa egingo dute txosnetan. Bihar Yogurinha Borova drag artistak ikuskizuna eskainiko du Abadiñoko Txanporta plazan, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!