Durangaldeko Etxebizitza Sindikatua aurkeztuko dute ekainaren 29an

Anboto 2023ko eka. 27a, 10:35
Etxebizitza Sindikatua aurkezteko ekitaldia Bilbon, ekainaren 10ean. GEDAR

Aurkezpena Durangoko Ibaizabal ikastetxean izango da, 18:30ean. Berbaldia eta panel informatiboak egongo dira. 

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak dinamika berri bat hasiko du eguenean, etxebizitzaren arloan izaten diren askotariko problematikei aurre egiteko. Tresna berri bat sortu dute horretarako, Etxebizitza Sindikatua, eta haren aurkezpen publikoa egingo dute Ibaizabal ikastetxean. Aurkezpena 18:30ean izango da. Besteak beste, eskualdeko etxebizitzaren egoerari buruz berba egin eta sindikatuaren eginbeharrak azalduko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!