Aurten ere arlo bitan aurkeztu daitezke argazkiak: eskualdeko argazkirik onena eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena. Parte hartu gura dutenek www.anboto.org webgunean ipini beharko dituzte argazkiak, irailaren 15a baino lehenago.
Lau irabazle egongo dira. Epaimahaiak irabazle bi aukeratuko ditu, eta publikoak beste bi. Publikoaren saria webgunean egindako bozketa bidez erabakiko da, irailaren 16tik irailaren 22ra.
Sari interesgarriak
Sariak honako hauek izango dira: Smartbox bat eta Databostek emandako bluetooth aurikularrak (epaimahaiaren saria) eta egonaldi bat Garaiko landetxean eta Errigoraren otzara bat (publikoaren saria).