Harrotu lumak! lemapean, Durangaldeko LGTBI+ komunitateko kideek kaleak hartuko dituzte Ekainaren 28ko aldarrikapenen testuinguruan. Hainbat ekintza antolatu dute herririk herri.
Ekainak 25, domeka
- ABADIÑO. 10:30. Harrotasunaren Martxa. Muntsaratzeko dorretxetik hasi eta Traña-Matienaraino, herriko elkarteek ibilian egingo dute martxa, elkarte batek besteari lekuko bat pasatuta. Ibilaldiaren amaieran, De Norte a Sur taldeak dantza ikuskizun bat egingo du.
Ekainak 27, martitzena
- ATXONDO.19:30 Lavandera bollera, izen zaittez buztenikera! kale kantoia inauguratuko dute Arrazolako plazan.
Ekainak 28, LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna
- ABADIÑO. 19:00 Mobilizazioa Laboral Kutxatik hasita. Ondoren, pintxopotea Isiotun.
- BERRIZ. 00:00 Karaoke mamarratxoa txosnagunean. Aldez aurretik drag king eta drag queen tailerrak egingo dituzte.
Ekainak 29, eguena
- ABADIÑO. 19:00 Yogurinha Borovaren ikuskizuna Txanporta plazan.
Uztailak 6, eguena
- DURANGO. 19:00 Irakurtaldi feminista Intxaurre aurrean.