Gaua oinaztu eta trumoi zaratekin igaro ostean, lehen orduan euri-zaparrada handiak bota ditu Durangaldean. Irudietan ikusten dena Durangoko Eguzkitza auzoa da. ANBOTOko irakurle batek goizeko lehen orduan grabatu eta bidaliriko bideoa da.
Euskalmetek iragarri du giroak baretzera egingo duela goizean zehar. Eguerdi partean, baina, hodeiak ugaritu egingo dira ostera ere, eta zaparrada trumoitsuak egon daitezkeela iragarri du. Eguerditik aurrera ipar haizea nagusitzen joango da.
Bestalde, Durangoko Udalak jakinarazi du Landako II kiroldegiko igerilekuak zarratuta daudela, trumoiak eragindako matxura bat dela eta.