Elorrion, adibidez, trafikoan eragin du eta udaltzaingoek egoera kudeatu behar izan dute. Bestalde, Belatxikietan, Zornotzan, suhiltzaileek hainbat mendizale lagundu behar izan dituzte, mendian galdu ostean. Eta, Mugarran ere lagundu behar izan dituzte bi mendizale.
Euskalmeten arabera, alerta horiak gaueko 22:00ak arte iraungo du. Biharko ere, ekainak 13, “prezipitazio handiagatik alerta horia” aktibatua egongo da 06:00-21:00tara bitartean.