Covadongako lakuetan hildakoak gogoratu dituzte, helikoptero istripua gertatu eta 36 urtera

Anboto 2023ko eka. 12a, 13:01

Gaur 36 urte betetzen dira Elorrioko eta Garaiko herritarrekin osaturiko erreskate talde batek Europako Mendietan helikoptero istripua izan zuenetik. 

1987ko ekainaren 12a zen. Egun hartan zazpi pertsona hil ziren Covadongako lakuetan (Asturias), han inguruan galduriko ume bat topatzeko lanetan zebiltzala. Ezhebar hartan hildako zazpi kideetatik lau Durangaldekoak ziren: hiru elorriar eta garaitar bat. Aurten ere, Asturiasko Txakurren Erreskate Unitateko kideek istripu hartan hil zirenak gogoratu dituzte. Ekitalditxoa egin zuten atzo, Enol lakuaren ertz batean kokaturiko oroigarrian. Lore eskaintza egin zuten, eta ezbeharrean hilakoen familiartekoek hitza hartu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!