Atxtxiki eta Lagun Onak pilota kluben artean Euskal Herriko hiru txapelketa irabazi dituzte trinketean

Anboto 2023ko eka. 12a, 12:00

Eskualdeko txapeldunen argazkia. (Facebook: Lagun Onak)

Abadiñoko Atxtxikik nagusien senior mailan eskuratu du txapela; Zornotzako Lagun Onak klubak, berriz, gazte mailan.

Asteburuan Euskal Herriko trinketeko kluben arteko txapelketako finalak jokatu dituzte mailaz mailaz. Nagusietan eta buruz buru, Atxtxiki klubeko Asier Aspuru geratu da txapeldun. Irurako trinketean jokatutako finalean 40-31 menderatu du Errenteriako EPLE klubeko Aranburu.

Gazte mailetako txapel biak, buruz burukoa eta binakakoa, Zornotzara etorri dira. Buruz buru, Ibai Arroitajauregik 35-27 irabazi dio Sopelako Kurene taldeko Ramirezi Gasteizko Astronomo trinketean. Binaka, hiru pilotari aritu dira txapelketan zehar Lagun Onak klubetik: Bereziartua, Arroitajauregi eta Alonso. Finala Ibai Arroitajauregik eta David Alonsok jokatu dute eta Kurene klubeko bikoteari irabazi diote Abadiñoko Tornosolo trinketean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!