Tabirako saskibaloi taldean dabilen Xabier Arroitajauregik denboraldiko jokalaririk onenaren saria jasoko du

Anboto 2023ko eka. 8a, 14:30
Xabi Arroitajauregi Tabirakoko jokalaria. (Argazkia: Luis Iturrioz)

Bizkaiko saskibaloiaren XVII. gala ekainaren 30ean egingo dute Bilboko Euskaldunan eta bertan gehien nabarmendu diren talde, jokalari, entrenatzaile eta epaileak sarituko dituzte.

Denboraldiko jokalaririk onenaren saria Tabirakon dabilen Xabi Arroitajauregik jasoko du. Durangoko klubarekin Espainiako EBA mailan jokatu du aurten jokalari berriztarrak. "Tabirako osatzen dugunok oso harro gaude gure eskolako nahiz federatu mailetako jokalariez eta asko pozten gaitu Xabi Arroitajauregik sari hau jasotzea", adierazi dute klubetik.

Honako hauek dira gainerako sarituak:

  • Denboraldiko kluba: Loiola Indautxu.
  • Harrobia lantzen egindako lana: Miribasket Kirol Kluba.
  • Denboraldiko entrenatzailea: Imanol Adán.
  • Emakumeetan, denboraldiko jokalari onena: Gracia Alonso de Armiño.
  • Epailea: Javier Bravo Loroño.
  • Joko garbia: Rubén Vázquez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!