Bibe Transbizkaia martxa Durangon hasi eta Urkiolan amaituko da domeka honetan

Anboto 2023ko eka. 3a, 13:00
Zikloturistak Bibe Transbizkaia proban.

1.150 zikloturistak parte hartuko dute.

Durango zikloturisten bilgune bihurtuko da bihar goizean. Izan ere, Bibe Transbizkaia martxa Landako Gunearen parean hasiko da, 08:00etan. Amaiera berriz Urkiolako santutegian izango du, urtero lez.

Aurten seigarren aldia duen probak ibilbide bi ditu: iraupen luzekoa eta erdikoa. Iraupen luzekoak 179 kilometro ditu eta 3.500 metroko desnibel positiboa. Zortzi mendate daude ibilbidean: Kanpazar, Ixua, Milloi, Astorkigane, Sollube, Gerekiz, Muniketa eta Urkiola. Iraupen erdiko probak 122 kilometro ditu, 2.445 metroko desnibel positiboarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!