Domekan Gasteizko apartamentu hotel batean 32 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten, ondoan bere umea zuela. Hau bizirik topatu zuten. Iluntzean, berriz, emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuten, 34 urteko gizonezkoa, andrearen hilketa egotzita.
Erailketa hori salatzeko eskualdean hainbat elkarretaratze egin dituzte, eta egingo dituzte. Gaur, esaterako, 19:00etan kontzentrazioa egingo dute Durangon, Andra Marin.