Atzo Gasteizko apartamentu hotel batean 32 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten, ondoan bere umea zuela. Hau bizirik topatu zuten. Iluntzean, berriz, emakumearen bikotekide ohia atxilotu zuten, 34 urteko gizonezkoa, andrearen hilketa egotzita.
Erailketa hori salatzeko eskualdean elkarretaratzeak deitu dituzte. Elorrion, Zaldibarren, Berrizen eta Iurretan gaur egingo dituzte, maiatzak 30. Elorrion eta Zaldibarren 19:00etan izango da, plazan. Berrizen, 19:00etan, Urtiaga plazan eta Iurretan, 19:00etan, Askondon. Durangon ostera, maiatzaren 31n egingo dute 19:00etan Andra Marin.