Atzo izan ziren Udabarria Bertsotan faseko azken saio biak. Zallako saioan Bittor Altube abadiñarrak lortu zuen puntu gehien, 190,5. Garikoitz Ugarte zaldibartarrak bigarren egin zuen, eta Iruri Altzerreka garaitarrak hirugarren. Ander Aldazabal zornotzarrak, ostera, bosgarren amaitu zuen saioa.
2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalista izateagatik, zuzenean finalaurrekoetan abestuko dute Aitor Bizkarra abadiñarrak eta Gorka Pagonabarraga durangarrak. Kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera dute, ostera, 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek eta Txaber Altubek.