Eguenean jokatuko dira Udabarria Bertsotan sailkapen faseko azken saio biak

Anboto 2023ko mai. 23a, 12:35
Plateruenan egindako saioko argazkia

Busturian eta Zallan izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak, eguenean. Bi saio horien ostean ezagutuko da zein bertsolarik kantatuko duten Bizkaiko Txapelketan. 

Zallako saioa El Longar jauregiko kaperan izango da. Bertan, Ander Aldazabal zornotzarrak, Bittor Altube abadiñarrak, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak eta Iruri Altzerreka garaitarrak abestuko dute Enare Muniategigaz eta Jokin Alonsotegigaz batera.  

Ordu berdinean izango da Busturiako saioa, bertako kultur etxean. Bertan Asier Alcedok, Eneko Aldanak, Irune Basagoitik, Izaro Bilbaok, Janire Arrizabalagak eta Nagore Beitiak egingo dute bertsotan.  Ohiko moduan, saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean bertan, 18:00etatik aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!