Betsaide Elorriok Euskal Ligako finala irabazi du Irunen

Anboto 2023ko mai. 20a, 20:00

Jardunaldi berean DRTko emakumeek Gaztediren kontra finala jokatuko dute, baina ezin izan dute garaipena etxera ekarri.

Betsaide Elorrio aurtengo partidu guztiak irabazita heldu da finalera. Txapeldun izateko Eibar taldeari irabazi behar zion, eta horrela gertatu da: elorriarrek 24-19 irabazi diete eibartarrei.

Bestalde, DRTko neskek gertu izan dute garaipena, baina azkenean markagailua kontra jarri zaie: 26-25 galdu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!