DRTko emakumeek Gaztediren kontra jokatuko dute, 14:30ean. Finalerdietan Universidad Bilbao taldea kanporatuta egin dute finalerako bidea durangarrek. Partidu bietan nagusitu ziren, joanekoan 28-26 eta itzulikoan 0-7. Iaz bigarren mailatik lehenengora igo ziren, eta, beraz, aurtengoa bigarren finala izango dute jarraian.
Betsaide Elorrio aurtengo partidu guztiak irabazita heldu da finalera. Txapeldun izateko Eibar taldeari irabazi beharko diote bihar. Partidua 16:30ean hasiko da. Elorriarren aurtengo errendimendua ez da salbuespena. Iaz ere Euskal Ligako finalera heldu ziren, baina orduko hartan galdu egin zuten. Betsaide Elorriok Durango Rugby Taldea menderatu zuen finalerdietan eskualdeko derbian. Partidu bietan nagusitu ziren elorriarrak.