Galdetegia honako lotura honetan bete behar da. Mankomunitateak herritarren iritziak jasoko ditu lehenik, gero erantzun horiek eskualdeko diagnostikoan barneratu eta ekintza plana egiteko. Iragarri dutenez, aurrez aurreko elkarrizketa saioak antolatuko dituzte eskualdeko enpresa, gizarte zerbitzu eta ikastetxeekin.