Gorabideko beharginek protestara irten dute lan hitzarmenaren negoziaketa "desblokeatzeko"

Anboto 2023ko mai. 10a, 18:02

Abadiñoko Ferialekutik hasi eta Durangoko Ezkurdira arte egin dute ibilbidea. 

Gorabide zerbitzuko beharginek protestara irten dute gaur, lan hitzarmenaren negoziaketa "desblokeatzea" eskatzeko. Kamiseta urdinak soinean, hainbat beharginek aldarrikapenez beteriko ibilaldia egin dute Abadiñotik Durangora. Langileek eta sindikatuek diote "gutxiengo" hauek ipini dituztela Gorabideren zuzendaritzaren mahai gainean: "erosteko ahalmena ziurtatuko duen soldata igoera, gutxienez, Kontsumorako Prezio Indizearen igoera aplikatuta, %40ko behin-behinekotasuna murrizteko neurriak, kalitatezko lanaldiak sustatzea baldintza ezegonkorren aurrean, eta langileentzako kontziliazio neurriak ezartzea". 

Sindikatuek emaniko datuen arabera, Gorabidek 37 zerbitzu kudeatzen ditu Bizkaian. Enpresa horietan guztietan 600 pertsonek egiten dute lan, aniztasun funtzionala duten ia 5.000 erabiltzaileari zerbitzua eskainita. Gorabidek Abadiñoko Atxarte egoitzan eta Durangoko Errota zentroan eskaintzen ditu zerbitzuetako batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!