Elkarrekin Podemos koalizioak Durangaldeko zerrendaburuen aurkezpen publikoa egin zuen atzo Traña-Matienan. Bertan izan ziren Abadiñoko, Berrizko, Durangoko, Elorrioko, Ermuko hautagaiak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko Eneritz De Madariaga hautagaia.
Abadiñoko Alfonso Arroyo hautagaiak adierazi zuen Elkarrekin Podemosek gobernatzen duen herrietan "jendearen bizitza hobetu" egiten dela. "Jendearen bizitza hobetzea guradugu, hau da, beharrizana dutenen bizitza hobetzea; eta ez gutxi batzuen bizitzak bakarrik. Ezta poltsikoak gure diruarekin bete eta gure herriekin negozioa egiten dutenak", adierazi zuen.
Durangoko hautagai David Hernándezek gaineratu zuen "zerbitzu publikoak indartzeko" lan egingo dutela, "eskualdeko ospitale baten alde, 24 orduko pediatria zerbitzuaren alde eta anbulantzia medikalizatuaren alde". Osasun sistema publikoa "desegitearen" kontra egingo dutela azaldu du.Sabina Méndez hautagai berriztarrak politika parte hartzaileen aldeko mezua zabaldu zuen, eta Elorrioko hautagai Joseba Andoni Fernándezek "politika zaharrak atzean uzteko garaia" dela eta "politika ausartak egiteko" sasoia dela iritzi zion.