Udal eta foru hauteskundeak

EH Bilduk Oiz eta gainerako deiadar mendiak igoko ditu hauteskunde kanpaina atarian

Anboto 2023ko api. 24a, 10:51

Maiatzaren 7an igoko dituzte mendiak. Koalizio subiranistak "auzolanerako deia" egingo du "komunitatea aktibatzeko helburuarekin". 

Euskal Herria Bilduk Bizkaiko bost deiadar mendiak igoko ditu maiatzaren 7an, udal eta foru hauteskundeen kanpaina atarian, "komunitatea aktibatzeko helburuarekin". Koalizioak azaldu du Bizkaian "inoizko emaitzarik onenak" lortzeko asmoa duela. "Horretarako baldintzak badaudela" iritzi eta "esfortzu mobilizatzailerik handiena" egingo duela iragarri du.

Bost dira deiadar mendiak: Kolitza, Ganekogorta, Sollube, Oiz eta Gorbeia. Tontorretan sua isiotuta eta adarra entzunarazita, Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiten zen mendiotatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!