Udazkenean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, aurretik baina, lehen sailkapen fasea egingo dute. Zortzi saiok osatuko dute maiatzeko sailkapen fasea, eta horietako bat Durangon izango da; maiatzaren 4ean Plateruenan, 18:30eatik aurrera egingo dute bertsotan. Zortzi kanporaketa jokatuko dira denera, maiatzeko lau eguenetan; eguen bakoitzean bi saio jokatuko dira (A eta B multzoetan banatu dituzte bertsolariak).
Sailkapen faseko sarrerak apirilean jarriko dituzte aslgai, eta internet bidez lortu ahalko dira. Ainhoa Urienek, Amaia Ugaldek eta Itxaro Juaristik egingo dituzte gai-jartzaile lanak; Miriam Juaristik eta Beñat Romerok egingo dituzte epaile lanak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 16an izango da, Bilbao Arenan (Miribillan).