Antolatzaileek azaldu dutenez, "2023ko Gazte Topagunea Euskal Herriko osoko gazteentzat ekimen esanguratsua izatea nahi badugu, zeresanik ez Durangaldeko gazte eta herritar guztiontzat. Hori posible egiteko Durangaldeako dozenaka sortzaile eta hizlari izango ditugu". Topaguneko eskualdeko kideek Durangaldeko egitaraua aurkeztu dute.
Musika taldeei dagokienez, Durangaldeko parte hartzaileak:
- Mockers (Durango)
- Dube (Berriz)
- Peio eta Itsua (Durango)
- Zeker (Elorrio)
- Gora Etorri (Durango)
- Xaukena Xauk (Zaldibar)
- Pinpilinpussies
- Joseba Sarrionandia (Iurreta): Ines Osinagarekin batera, Katuen Kontuak ikuskizunarekin.
Hizlariak solasaldietan:
- Onintze Oleaga (Atxondo), EH Bilduko Udalgintza arduraduna.
- Atxondo Harrera Elkartea (Atxondo), errefuxiatuen gaiari lotuta
- Jabier Lertxundi (Otxandio), Funcor: beste eredu kooperatibo bat hitzaldian.
- Julen Arzuaga (Berriz), polizia mintzagai hartuta.
- Andoni Olariaga (Berriz), ezkerreko mugimendu batzuetan sortzen ari diren joera erreakzionarioen inguruan.
- Martin Arbeo (Durango), mundu mailako geopolitikaren egoeraz.
- Maialen Arteaga (Zornotza), euskalgintzaren eta gazteek euskararen aldeko borrokan dituzten erronkez
Horretaz gain, Josune Arakistainek (Huntzako abeslari ohia) duen proiektu berriak egin du kantua: Sune. Kantuaren letra, Leire Vargas sortzaile durangarrarena. "Elorrixok gazte borrokaren haria irudikatzen baldin badu, kantua orainari eta etorkizunari begirakoa da bete-betean".