Martxan da Errigorako kanpaina berria

Anboto 2023ko mar. 9a, 11:22

Argazkia: @errigora

Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura, "Bat egin Errigora Balioekin"  leloagaz martxan da Errigorako kanpaina berria. 

Kanpainaren bultzatzaileek Errigora Balioen arabera kontsumitzeko deia luzatu dute, hau da, bertako elikagaien alde, euskaraz, auzolanean eta ekoizpenean harreman bidezkoak sustatuz. Kanpaina gaur jarri da martxan eta martxoaren 29ra arte eskariak egiteko aukera egongo da. Eskariak webgunearen bitartez egingo dira, errigora.eus atariaren bidez. 

DURANGALDEKO BANAKETA GUNEAK

  • ABADIÑO: Isiotu Kultur Elkartea
  • ATXONDO: Amillena
  • DURANGO: Abarrak AEK, Durangoko Institutua, Ibaizabal Ikastola eta Kurutziaga Ikastola
  • ELORRIO: Abizari AEK eta Txintxirri Ikastola
  • IURRETA: Iurretako Dantza Taldea
  • OTXANDIO: Kementsu
  • ZALDIBAR: Udaletxeko plaza
  • ZORNOTZA: Andra Mari Ikastola, Ixerbe polikiroldegi ondoko lonja eta Zornotza AEK
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!