Martxoak 8

Mugimendu feministak greba orokor bat antolatuko du "zaintzarako eskubide kolektiboa" aldarrikatzeko

Anboto 2023ko mar. 8a, 09:35

Gaur Martxoaren 8a dela eta, elkarretaratze eta mobilizazioak izango dira Durangaldean. Mugimendu feministak mugarri bat ezarriko du zaintza sistema iraultzeko.

Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokor bat antolatzeko bidea hasi du gaur, "zaintzarako eskubide kolektibo baten alde" eta "pertsona guztiek bizitza osoan zehar zaintzak baldintza duientan eta konpromisotik emateko eta jasotzeko duen eskubidearen alde". Oraingoz ez dute data zehatzik markatu egutegian, baina iragarri dute greba orokor baterako bidea gaur bertan egingo dituzten mobilizazio eta aldarrikapenekin hasiko dutela. Greba "herri mugimenduekin, mugimendu sozialekin eta sindikatuekin" alaintzak sortuta egingo dute. Zaintzaren "merkantilizazioa", "pribatizazioa" eta "esplotazioa" salatuko dute. Baita etxe barruetako enpleguaren erregimen "matxista, arrazista, sexuala eta koloniala" ere. Horren aurrean, zaintza "eskubide kolektibo" izateko aldarria egingo dute, "gaur egun, ez zaintzea pribilegioa" delakoan. 

Gaur hainbat deialdi egingo dituzte herririk herri.

ABADIÑO

MARTXOAK 8
19:00 Manifestazioa, Laboral Kutxatik abiatuta
Ondoren, perkusiozko emanaldi parte-hartzailea

ATXONDO

MARTXOAK 8
17:00 Kontzentrazioa Apatako plazan

BERRIZ

MARTXOAK 8
19:00 Manifestazioa udaletxetik plazara

DURANGO

MARTXOAK 8
11:00 Adierazpen instituzionala. Andragunea
18:30 Itaiaren mobilizazioa Ezkurdin.
19:00 Manifestazioa: Denon Bizitzak Erdigunean.  Durangoko Mugimendu Feministak deituta.

ELORRIO

MARTXOAK 8
11:00 Elorrion emakumeon* eskubideen alde hezten. Hezkidetza kalera: kale museoa
18:00 Elorrion emakumeon* eskubideen alde borrokan. Mobilizazioa: denon bizitzak erdigunean. Plazan

IURRETA

MARTXOAK 8
12:30 Manifestazioa ikastetxeetatik Askondora.
13:00 ‘Zaintzak eta adinkeria’ hitzaldia.
14:00 Emakumeen bazkari herrikoia (bakoitzak bere bazkaria). Izena ematea martxoaren 6ra arte.
15:00 Bingo Musikatua.
16:00 ‘Luze edo Motz’ bakarrizketa.
17:00 ‘Herritik zehar’ mugimendua.
18:00 Adierazpen instituzionalaren irakurketa. Ondoren, manifestazioa. Iurreta-Durango. 

MALLABIA

MARTXOAK 8
12:00 Kontzentrazioa udaletxe aurrean eta adierazpen instituzionalaren irakurketa.

MAÑARIA

MARTXOAK 8
18:30 Pankarta prestaketa udaletxean.
19:15 Elkarretaratzea plazan. 

OTXANDIO

MARTXOAK 8
18:00 Elkarretaratzea, plazan. Ondoren, Gasteizko mobilizaziora joateko antolatuko dira.

ZALDIBAR

MARTXOAK 8
12:00 Elkarretaratzea, udaletxe parean
19:00 Mugimendu feministak deituta, manifestazioa udal plazatik hasita.

ZORNOTZA

MARTXOAK 8
12:00 Adierazpen instituzionalaren irakurketa herriko plazan. Era berean, udalak herriko eragile feministek antolaturiko ekintzetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 

18:30 Txiri-txiri tabernaren aurrean mobilizazioa, mugimendu feministak deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!