Elkarrekin Podemosen iritziz, Sagardui eta Eusko Jaurlaritza "ez dira arduratsuak izaten ari" osasun arloan

Anboto 2023ko mar. 2a, 15:44

Eneritz De Madariagak, Batzar Nagusietako Elkarrekin Podemos-IU Alianza Verde koalizioko bozeramaileak "Durangaldeko osasun publikoa berreskuratzearen alde egin du", gaur Landakoko osasun zentroaren aurrean egindako agerraldian.

"Joan zen asteburuko manifestazioek Osakidetza jasaten ari den desegitearen inguruko kezka gero eta handiagoa eta orokorragoa" dela iritzi dio De Madariagak. Hori dela eta, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari eta Eusko Jaurlaritzari leporatu die "osasun-sistema zaintzeko eta babesteko borondaterik ez" izatea. "Ez dira arduratsuak izaten ari, gure osasuna jokotzat hartzen ari dira, eta gure ustez, hori larria da", diote.

Batzar Nagusietako bozeramailearen esanetan, Durangaldeko egoera "bereziki arriskutsua" da. Etengabeko Arreta Gunea "oso saturatuta" dagoela eta arratsaldeko bostetatik aurrera pediatriako larrialdi zerbitzurik ez dagoela gaineratu du. De Madariagak adierazi du "Lehen Mailako Arreta eta zerbitzuak berreskuratzeko lanean" jarraituko duela, eskualdeko osasun arreta "ona izan dadin". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!