Film laburrak gabon zahar gau batean gay sauna batean ematen den topaketa bat du abiapuntutzat. Lurrun artean desioa, festa, sexua, boterea, frustrazioa eta beste hainbat kontu jorratuko ditu hiru gizon protagonista dituen lanak. Ander Rovira, Arnatz puertas eta Dani Delgado dira aktoreak. Lan taldeak aurreikusitakoaren arabera, grabaketa apirilean izango litzateke, eta estreinaldia uztaila hasieran egitea espero dute.
Kanpainari ekarpena egiteko, lotura hau eskaini dute egileek.