Durango Kirol Taldeko Oihana Kortazar eta Ainara Urrutia Espainiako txapelketako podiumean

Anboto 2023ko ots. 27a, 09:38

Asteburuan Zahara de la Sierran (Cadiz) Espainiako Txapelketa jokatu da. Durango Kirol Taldeak taldekako garaipena eskuratu du. 

Cadizen jokatutako Espainiako txapelketan Durango Kirol Taldeko Oihana Kortazarrek garaipena eskuratu du. Atzo, domeka, jokatu zen lasterketa Cadizko  Zahara de la Sierran eta Durango Kirol Taldeko korrikalariak bikain aritu ziren. Elgetarrak garaipena eskuratu zuen eta hirugarren sailkatu zen talde bereko Ainara Urrutia. Zazpigarren postuan, berriz, Garazi Sampedro atxondarra helmugaratu zen. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!