ANBOTOk ohartarazi duenez, Instagram sare sozialean bere izenean profil fatsu bat atzeman dute. Durangaldeko hedabidearen logotipoagaz eta antzeko izenagaz sortu dute profil faltsu hori. 'anboto.komunikabideak'. "ANBOTOren izenean arituko balira legez, irabazleak direla esaten duen mezuan erregistratzeko eskaera egiten dute. Hainbat irakurlek mezu susmagarri horiek jaso dituztela ohartarazi gaituzte", azaldu du Jone Guenetxea ANBOTOko zuzendariak. "Irakurleei adi ibiltzera dei egiten diegu eta profil faltsu horietako jarraibideak inolaz ere ez betetzeko".
ANBOTOren profila
ANBOTOren profila '@anbotokomunikabideak' dela gogorarazi dute hedabidearen arduradunek. Era berean, profil faltsu horretatik mezu susmagarriak jaso dituztela ohartaraziz abisua helarazi dieten erabiltzaileei eskaerrak eman dizkiete.