Derbia Iurretakoren eta Elorrioren artean, Ohorezko Mailari eusteko borrokan

Anboto 2023ko ots. 17a, 10:30

Argazkia: CDElorrio

Durangaldeko hiru futbol ordezkariak estu dabiltza Ohorezko Mailan, Bizkaiko mailarik gorenean. Abadiño eta Elorrio azken-aurreko eta azkenengo daude, hurrenez hurren. Bestalde, Iurretako jaitsiera postuetatik kanpora dagoen lehenengo taldea da. Beraz, Iurretakok eta Elorriok puntu premian jokatuko dute derbia zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaian. 

Elorriok partidu bi baino ez ditu irabazi 22 jardunalditan, eta 12 puntura du salbazioa. Lan gogorra du aurretik, liga amaitzeko 16 jardunaldi falta diren arren oraindino. Jaitsieraren ertzean dagoen Iurretakok beste derbi batean lortu zuen azken garaipena; iazko abenduan 1-2 menderatu zuen Abadiño, Astolan. 

Bere aldetik, Abadiñok Bermeoren kontra jokatuko du zapatuan, 16:00etan, Astolan. Abadiñarrek zazpi puntura dute salbazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!