Eskola elikadura

[BIDEOA]: Berton Bertokoak eskoletarako jangela eredu berria "blokeatzen" ibiltzea egotzi die legebiltzarreko ordezkariei

Ekaitz Herrera 2023ko ots. 13a, 13:38

Dinamikako kideek bideo bat zabaldu dute eskualdeko ekoizleak eta hainbat herritako gurasoak lagun. Ikus-entzunezkoan, Eusko Jaurlaritzako eta Legebiltzarreko ordezkari politikoen helbide elektronikoak "blokeatu" eta "inkomunikatu" dituztela simulatu dute.

"Gaur egun, eskoletako sukaldeetan ez dira gure baserritarren eta arrantzaleen produktuak sartzen. Gainera, janariaren kalitatea gero eta eskasagoa da. Gaurko legedia aplikatuz, ez digute gure bidean aurrera pausorik ematen uzten, eta Hezkuntza Lege berrian ere eskola publikoetako jangelak ahaztu dituzte". Berton Bertokoa dinamikak modu horretan definitu du Durangaldeko hainbat eskola publikoetako ikasleek bizi duten egoera. Jangela eredu berria "blokeatzen" ibiltzea leporatu diote Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko hainbat ordezkariri, eta horri erantzuteko, hainbat agintariren helbide elektronikoa "blokeatu" dute, modu simulatuan. "Jangela eredu berria blokeatzen dutenak blokeatu ditugu", azaldu dute dinamikako kideek ohar bidez. 

Eskola elikaduraren aldeko mugimenduak adierazi du ikasleen elikadura hobetu, baserritar eta arrantzaleak bultzatu, ingurumena zaindu, bertoko ekonomia bultzatu eta eskolako jangela leku hezitzaile baten bihurtu gura dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!