Herria elkarteak 1.400 euro eman dizkio dohaintzan Atxondo Harrera Herriari

Anboto 2023ko ots. 13a, 12:50

Auzo elkarteko kideek txitxi-burduntzian eta Santa Ageda koplak abesteko ekitaldian baturiko dirua eman dute dohaintzan. 

Durangoko Herria auzo elkarteak keinu solidario bat egin berri du. Santa Ageda koplak abestu bitartean eta txitxi-burduntzian baturiko dirua Atxondo Harrera Herrira bideratu dute. 1.400 euro. Herria auzo elkarteko kideek migratzaileen egoera apur bat hobetzen lagundu gura dutela adierazi dute. "Dirua esku onetan dago", esan dute ohar bidez. Elkarteak txitxi-burduntzira eta Santa Ageda kopletara agerturiko guztiak eskertu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!