Santa Ageda koplak abestera irteteko hitzordu bana, Mallabian eta Mañarian

Joseba Derteano 2023ko otsailaren 3a

Mendibil abesbatzako kideak iazko abenduan auzorik auzo abesten ibili zireneko irudia.

Mañarian eta Mallabian Santa Ageda koplak abestera irtengo dute zapatu honetan.

Mallabian Mendibil abesbatzak antolatu du ekimena. 10:30ean hasiko dute ibilbidea, Longa auzoan, eta Gereatik, Arandoñotik eta Beranotik jarraituko dute.

Mañarian lehenengo kopla plazan abestuko dute, 08:30ean, eta gero auzorik auzo ibiliko dira. Ekimenak helburu solidarioa du; baturiko dirua Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!