Julene Gallastegik irabazi du Anbotok antolaturiko Elurretako Argazki Lehiaketa

Anboto 2023ko ots. 2a, 09:19

Anbotok Elurretako Argazki Lehiaketa antolatu du eta Julene Gallastegiren ‘Nire lehen elurtea’ izan da argazkirik bozkatuena.

Gallastegiren argazkiak 232 boto jaso ditu eta asteburu-pasa bat irabazi du. Bigarren argazkirik bozkatuena Saioa Sarraoaren ‘Anboto zaindari’ argazkia izan da.

Guztira, 89 argazki aurkeztu dituzte Anbotok antolaturiko Elurretako Argazki Lehiaketara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!