[BIDEOA] 'Mundu berri bat guztiontzat' bildumaren 3. eta azken bilduma aurkeztu dute

Anboto 2023ko urt. 30a, 18:00
Jon Urbe.

Bizipoza elkarteak ekitaldia egin du asteburuan Hernanin (Gipuzkoa) bilduma berria osatzen duten hamaika elkarteren kantu eta bideoklipak aurkezteko. Besteak beste, Igor Elortza durangarrak, Leire Bilbaok eta Iñaki Etxezarraga 'Etxe' berriztarrak parte hartu dute hirugarren eta azken bilduma honetan. 

Bizipoza elkartearen barruan 36 elkarte daude, behar bereziak dituzten haur eta familiek osaturikoak. Aurretik, Mundu berri bat guztiontzat izenpean bi bilduma gehiago kaleratu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!