[BIDEOA]: Durangaldeko mendateak zabalik dauden arren, elurragatik arretaz gidatzeko deia egin dute

Anboto 2023ko urt. 27a, 12:49

Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, momentu honetan Urkiolan elurra egiten dabil. Baita, Elorriotik Elgetara bidean ere.

Momentu honetan eskualdeko zenbait lekutan elurra ari du, baina segurtasun sailetik jakitera eman dute mendateak irekita daudela. 

Bestalde, Euskalmetetik jakinarazi dute elurragatik alerta horia ezarrita dagoela eta arratsalderako elur-kota 400 - 600 metrora jaitsiko dela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!