Maskararen erabilerak derrigorrezkoa izateari utziko dio garraio publikoan, otsailaren 7tik aurrera

Anboto 2023ko urt. 26a, 12:45

Osasun zentroetan eta botiketan, aldiz, derrigorra izaten jarraituko du momentuz.

Espainiako osasun ministro Carolina Dariasek iragarri du neurri berria: "Ministroen kontseiluak maskararen derrigorrezko erabilera indargabetuko du otsailaren 7an". Hala ere, osasun zentroetan eta botiketan musukoa erabiltzeko neurriak indarrean jarraituko du. Albiste agentziek jakinarazi dutenez, neurriok osasun adituekin batera kontsultatu eta onetsi dituzte agintariek. "Izurriaren inguruko adierazle guztiak oso egonkor daude", Dariasen berbetan. "Apurka-apurka" aurrera egitera deitu du. Momentuz, ez dute osasun arloan maskararen derrigorrezko erabilera indargabetzeko datarik edo informaziorik eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!