Zaindu programa bueltan da ongizate emozionala eta fisikoa lantzeko tailerrekin

Anboto 2023ko urt. 26a, 11:39

Mendekotasuna duten adinekoek eta haien zaintzaileek zabalik daukate laguntza eta orientazioa jasotzeko aukera. Aurrez aurreko laguntza tailerrak Durangon, Abadiñon eta Berrizen emango dituzte. Durangon eta Elorrion Alzheimerraren zainketa landuko dute.

Mankomunitateak Zaindu programari berrekin dio. Laguntza tailerrak psikologo batek gidatuko ditu eta saioetan tresnak eskainiko ditu zaintza osasungarria indartzeko. Tailerretan izena eman gura duenak 946200546/680425764 telefonoetara deitu edo zaindu@dma.eus helbide elektronikoetara idatzi dezake. Bestalde, programazioan Alzheimerrari loturiko zaintza lantzeko prestakuntza saio bi programatu dituzte. Saioak Elorrion eta Durangon egingo dituzte. Berrizen, berbaldi bat eskainiko dute hilaren 31n. Kultur Etxean izango da 18:00etan.

Azkenik, ibilbide osasungarriak egiten dituzten taldeak eratuko dituzte berriro. Taldeek astelehenetan irten ohi dute jarduera fisikoaren bidez ohitura osasungarriak bultzatzera. Gainera, jarduerak funtsezkoak izan ohi dira gizarte-harremanak sortzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!