Elurraren eraginez arretaz gidatzeko deia Urkiolan, Kanpazarren eta Trabakuan

Anboto 2023ko urt. 24a, 09:15

Momentu honetan elurra ari du Urkiolan, Kanpazarren eta Trabakuan. 

Goizaldean elurrak Durangaldeko mendateak eta herririk garaienak zuritu ditu. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez momentu honetan Urkiolan, Kanpazarren eta Trabakuan elurra ari du. 

Bestalde, Euskalmetetik jakinarazi dute elurragatik alerta horia ezarrita dagoela eta goizean zehar elur maila 300-500 metroan egongo dela eta arratsaldean 500-700 metroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!