[EGUNERAKETA]: Kanpazar eta eskualdeko mendate guztiak zabalik daude

Anboto 2023ko urt. 18a, 08:30

Arretaz gidatzeko gomendatu dute. 

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, momentu honetan eskualdeko mendate guztiak zabalik daude. Hala ere, goizeko lehenengo orduan Kanpazar itxita egon da eta Areitioan kateak beharrezkoak ziren. Dagoeneko baina mendate guztiak zabalik daude. 

Bestalde, Euskalmetek alerta laranja ezarri du elurragatik. Otxandioko Udalak iragarri du goizaldeko 04:30etan martxan jarri dituela elurra kentzeko dituen bitartekoak.

  • KANPAZAR: Elurra ari du, baina zabalik dago.
  • AREITIO: Elurra ari du, baina zabalik dago.
  • URKIOLA: Elurra ari du, baina zabalik dago.
  • TRABAKUA: Elurra ari du, baina zabalik dago.
  • OTXANDIOKO SAIHESBIDEA: Elurra ari du, baina zabalik dago.

Mendateen egoera unean-unean jakiteko klikatu hemen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!