[BIDEOA] 'It still goes on' abestiaren bideoklipa kaleratu du Nevadah taldeak

Anboto 2023ko urt. 13a, 12:27

Bueltan dira Nevadah. Still goes on lana kaleratuko dute laster, Ekhi Arrieta abeslariagaz grabatu duten lehena. Urtarrilaren 28an aurkeztuko dute zuzenean, Durangoko Plateruenan. 

Still goes on Berrizko Lorentzo records estudioetan grabatu dute, Aitor Ariñogaz. Bideoklipa, ostera, Aitor Mendilibarrek grabatu du; Jon Aramendik gidoia idatzi du, eta muntaiaz Pello Baños arduratu da. 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago ANBOTOren 920. alean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!