Berba egitea, paseatzea, kartetan egitea, erosketak egitea,... Mankomunitateak konpainia beharra sentitzen duten adinekoak laguntzeko programa berri bat ipini du martxan. Nolabaiteko mendetasun maila bat dutenek, edo gura bako bakardadeari aurre egitea gura duten adinekoek, laguntza-sareak sortzeko aukera izango dute programari eskerrak. Adineko emakumeek, gehienbat. Zerbitzua egoera zaurgarrian dauden herritarrak kontratatuta egingo dute. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten 10 emakume langabe eta koordinazio-lanetarako pertsona bat kontratatu dituzte programa garatzeko. Zerbitzu berria erabili gura duenak 946232522 telefonora deitu edo enplegua@dma.eus helbidera idatzi dezakete. Elkartegira bertaratuta ere eskatu ahalko dute informazioa.