Gaur gauean lapurretan egin dute Berrizko eta Traña-Matienako farmazietan. Bi kasuetan, kamerek burua estalita zuten bi pertsona grabatu dituzte. Berrizen, 02:30ean gertatu da lapurreta. Pertsiana eta atea apurtu ondoren, lapurrek kutxako dirua eraman dute. Alarmak jotzerakoan Ertzainak berehala joan direla azaldu dute farmaziako arduradunek, baina ez dituzte harrapatu.
Traña-Matienako farmaziaren kasuan, 04.30ean, pareko tabernako behargina lanera sartu denean farmaziako pertsiana erdi zabalik ikusi du eta Ertzaintzara deitu du. Abadiñoko kasuan ere, kamerek burua estalita zeramaten bi pertsona grabatu dituzte, pertsiana hausten eta kutxako dirua eramaten. "05:15ean Ertzainen deia jaso dugu farmazian lapurretan egin dutela ohartaraziz. Bi minutuko kontua izan da. Pertsiana eta atea apurtuta barrura sartu dira eta dirua eraman dute", azaldu du Oihana Vitoria farmaziaren jabeak.